Erriberriko kaleak eta eraikinak oso dotoreak dira; nabarmentzekoak
dira, esate baterako, Errenazimentu eta barroko garaiko armarridun
etxe ugariak. Erriberri Nafarroako erdialdean dago, mendialdearen
eta Erriberaren artean. Herriak 3.000 bat biztanle ditu eta
ardoari eta Gaztelu-Jauregiari zor die daukan sona.